You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

Hermann eta Margrit Rupf

Hermann eta Margrit Rupf Suitzako lehen bildumatzaile pribatuak izan ziren arte abstraktua eta orduko artea haien bildumaren ardatz bihurtzen, bai eta haien irizpide pertsonalen araberako artelanak aukeratzen ere. Erakusketa honetan Rupf Bildumaren 70 lan daude: artearen historian eragin handia izan duten XX. mendearen lehen erdialdeko artisten lanak —bestek beste, Pablo Picasso, Georges Braque, Juan Gris, Fernand Léger, Paul Klee eta Vasily Kandinsky— eta XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egunera ekoitzitako artista garaikideenak; bi multzo horiek elkarrekintzan daude. 

Rupf Fundazioa 1954an sortu zuten, bildumaren artapena, irmoketa eta zabalketa ziurtatzeko, eta bilduma bera 1960ko hamarkadaren hasieran Kunstmuseum Bern museora igaro zen gordailuan. Etorkizunean eskuratzeak egiten segi zezaten, Rupftarrek haien ondare guztia eman zioten Fundazioari. Fundazioak azkenaldiko artea biltzen dihardu; hala ere, Hermann eta Margrit Rupfek eskuratutako lan bikainak —bildumaren mamia— aintzat hartzen ditu. 

Lehenbiziko aldiz dago bilduma ikusgai Espainian. 1907 eta 2016 artean sortutako artelanen hautaketa zabala egin da agerian ipintzeko Herman eta Margrit Rupf Bildumak ibilbide koherente bat izan duela, bai eta bere garaiko artearen erakusle dela. 

Rupftarren bizitzari, bildumagintzari eta mezenas-lanei buruz gehiago jakiteko jo erakusketaren ondoko Didaktika gunera.

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean