You are using an outdated browser

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

¿Ba al zenekien...?

Erakusketa osatzeko, Didaktika proiektuaren barruan, Hermann eta Margrit Rupf protagonista dituen gune hau prestatu dugu. Suitzako bikote horrek filosofia irekia zuen garai hartarako eta horri jarraiki XX. mendeko lehen erdialdean arte moderno eta garaikide bilduma gailena eskuratu zuen; fundazio baten baitan, Kunstmuseum Bern-era gordailuan igaro zen bilduma 1954an.   

Gune honetan Hermann eta Margrit Rupfen bizimoduaren eta arte-gustuen gaineko informazioa dago, irudiez lagunduta, garai hartako hiri batzuen —adibidez, Paris — modernotasunaren berri ematen dutenak; besteak beste, L’art et les hommes filmaren zati bat ematen da, zeinetan bikotearen lagun Daniel-Henry Kahnweiler-ek esku hartu zuen. Horrez gain, kontsultarako eskuragarri daude erakusketaren katalogoa eta Rupf Fundazioaren artxibategiko hainbat dokumentu; horien artean dira gutun pertsonal zein profesionalak eta Hermann Rupfek idatzitako zenbait arte-kritika.   

Erakusketan arte-edukien azalpena emateko eta bisitaldia aberasteko beste baliabide batzuk ere badaude, hala nola, horma-testuak eta entzuteko gidak.

ESPIRITU ASKEAK

Hermann Rupf (1880–1962) merkatari suitzarrak eta emazte Margrit Wirzek (1887–1961) suitzar eta europar artista gazteen artelanak erosten hasi ziren XX. mendearen lehenengo hamarkadan. Hermann Rupfek gaztetatik ezagutzen zuen Daniel-Henry Kahnweiler arte-merkataria: arte-giroan murgiltzen lagundu zion eta bildumatzaile sena handitu zion. Harreman estua izan zuten Rupftarrak harekin; izan ere, Lehen Mundu Gerraren hasieratik bukaerara etxean hartu zuten.   

Lanak gogoz biltzeaz gain, Rupfek artista eta musikari batzuen lagun eta mezenas izan zen —Georges Braque, André Derain, Juan Gris, Paul Klee eta Pablo Picasso artistak eta Robert Casadeus eta Hans Kayser musikariak, besteren artean—. Paul Klee eta haren emazte Lilyren bidez, Rupftarrak Vasily eta Nina Kandinsky ezagutu zituzten, azken horiek Bernara bizitzera joan zirenean Dessauko Bauhausa itxi ondoren, eta haien lagun onak izan ziren; izan ere, Rupfek 1930eko hamarkadan finantza-aholkuak eman zizkien Kandinskytarrei. Pertsonaia gailen horietako asko, Margrit eta Hermann Rupfen bizitzaren parte izan zirenak, gune honetan proiektatzen diren irudietan agertzen dira.   

Rupfek mertzeria bat zuenez leku ona zuen gizartean, baita egoera ekonomiko ona. Modako salgaiak bilatzeko, modernotasunaren aitzinean zeuden Europako hirietara bidaiatzen zuen, Parisera eta Londresera, esaterako. Horrez gain, gizartearekiko ardura zuen, eta 1910ean, Bernako Langileen Elkartearen baitan, Hezkuntza Batzordea sortu zuen, langileentzako bidaiak, hitzaldiak eta arte-bisitaldiak antolatzeko; proposamen berritzailea eta ez ohikoa izan zen.   

Bernako gizarte tradizionalaren oso bestelako espiritu askea zuen Hermann Rupfek. 1909 eta 1931 artean Berner Tagwacht astekari sozialdemokratan kultur arloko kritikak idatzi zituen: 1914 arte kontzertu eta operari arreta jarri zien eta ordutik aurrera arte-gaiak landu zituen orohar. Hermann eta Margrit Rupfen ondare, filosofia eta gizarte-ardurak gaur egunean ere oihartzuna dute, eta Fundazioak oraintsuko artelanak eskuratzen segitzen du, arte moderno eta garaikidearen arteko loturak ezartzen dituztenak.  

Jarduerak

-

Solasaldia: Ezatugu Rupftarrak

Azaroak 9, asteazkena

Susanne Friedli, erakusketaren komisarioa, Rupftarren bildumagintzari eta espiritu askeari buruz mintzatuko da; ondoren, erakusketako artista batzuek solasaldi laburrak eskainiko dituzte.

Lekua eta ordua: Museoko Entzungela, 18:30. Gaztelaniarako aldi bereko interpretazioa.
Doako sarrerak; eskuragarri Museoko txarteldegian eta webgunean.

Informazio gehiago

-

Partekatutako hausnarketak

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi hauen bidez ezagutu erakusketen obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta bestelako bitxikeriak.

Arte arduradunen ikuspegia Hermann eta Margrit Rupf Bilduma: azaroak 23, asteazkena. Petra Joos, erakusketaren komisarioa.

Funtsezko kontzeptuak Hermann eta Margrit Rupf Bilduma: abenduak 7, asteazkena. Luz Maguregui, Hezkuntza Koordinatzailea.

 * Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre.

Informazio gehiago

Baliabideak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Entzuteko gida eta egokitutako gidak

Museoko sarrerarekin batera entzuteko gida eskainiko dizute. Horren bidez erakusketa bakoitzeko artelanei buruzko informazio zabalagoa izango duzu.

Informazio-gunean eskatu entzumen, ikusmen edo/eta adimen urritasunak dituzten pertsonentzako audio/bideo gidak.

Informazio gehiago

Cookien erabilera

Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.
Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure cookien politika orrialdean