40 rupfs bruckfeldstrasse blum
Iragandako erakusketa

Hermann eta Margrit Rupf Bilduma

2016.11.11 - 2017.04.23

Hermann eta Margrit Rupf Suitzako lehen bildumatzaile pribatuak izan ziren arte abstraktua eta orduko artea haien bildumaren ardatz bihurtzen, bai eta haien irizpide pertsonalen araberako artelanak aukeratzen ere. Erakusketa honetan Rupf Bildumaren 70 lan daude: artearen historian eragin handia izan duten XX. mendearen lehen erdialdeko artisten lanak —bestek beste, Pablo Picasso, Georges Braque, Juan Gris, Fernand Léger, Paul Klee eta Vasily Kandinsky— eta XX. mendearen bigarren erdialdetik gaur egunera ekoitzitako artista garaikideenak; bi multzo horiek elkarrekintzan daude.

Rupf Fundazioa 1954an sortu zuten, bildumaren artapena, irmoketa eta zabalketa ziurtatzeko, eta bilduma bera 1960ko hamarkadaren hasieran Kunstmuseum Bern museora igaro zen gordailuan. Etorkizunean eskuratzeak egiten segi zezaten, Rupftarrek haien ondare guztia eman zioten Fundazioari. Fundazioak azkenaldiko artea biltzen dihardu; hala ere, Hermann eta Margrit Rupfek eskuratutako lan bikainak —bildumaren mamia— aintzat hartzen ditu.


Lehenbiziko aldiz dago bilduma ikusgai Espainian. 1907 eta 2016 artean sortutako artelanen hautaketa zabala egin da agerian ipintzeko Herman eta Margrit Rupf Bildumak ibilbide koherente bat izan duela, bai eta bere garaiko artearen erakusle dela.

Rupftarren bizitzari, bildumagintzari eta mezenas-lanei buruz gehiago jakiteko jo erakusketaren ondoko Didaktika gunera.

Hermann eta Margrit Rupf, Brückfeldstrasse 27 zenbakian, Bernan, 1950ko hamarkadan
Argazkia: © Kurt Blum / Fotostiftung Schweiz

Erakusketa

D.-H. Kahnweiler-en erretratua II

Pablo Picasso
(Malaga, 1881–Mougins, Frantzia, 1973) D.-H. Kahnweiler-en erretratua II (Portrait de D.-H. Kahnweiler II), 1957 Litografia
65 x 49 cm
Hermann und Margrit Rupf-Stiftung, Kunstmuseum Bern
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madril, 2016

Biolina horman zintzilik

Pablo Picasso (Malaga, 1881–Mougins, Frantzia, 1973)
Biolina horman zintzilik (Biolina) [Un violon accroché au mur (Le violon)], 1913
Olio-pintura eta harea mihise gainean
65 x 46 cm
Hermann und Margrit Rupf-Stiftung, Kunstmuseum Bern
© Sucesión Pablo Picasso, VEGAP, Madril, 2016

Aurpegia hodeian

Meret Oppenheim (Berlin, 1913–Basilea, Suitza, 1985)
Aurpegia hodeian (Gesicht in Wolke), 1971
Rugosit eta zura, olio-pinturaz eta ur-margoz pintatua eta bernizatua
39 x 39 x 13 cm
Hermann und Margrit Rupf-Stiftung, Kunstmuseum Bern
© Meret Oppenheim, VEGAP, Bilbo, 2016

Partekatu